XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste txalupa batzuek ere jarraitu zieten.

Zer dela ta sartzen dira emen beste txalupa oiek, gero ezpaita geiago oien aipurik egiten?.

Duda gabe alaxe gertatu zirelako gauzak.

Jesus lo dago txopako bururdi gaiñean (au zan, izan ere, kanpotarrari uzten zitzaion tokia).

Ikasleek Jesusi esaten dizkioten itzak errespeto gutxirekin daude esanak.

Jesus zutitu, eta aizeari (biziduna balitz bezala) keiñatu, eta itxasoari agindu egiten dio: Ixo, ago ixillik...

Lenengo ogi ugaltzea

Kontakizun au ere amaika zertzelada tipi eta konkretuz bete betea dago.

Kontulariak toki artako gora beherak ezagutzen zituela bistan da (Ikus Mk 6 30ss).

Ikasleek Jesusi ematen dioten erantzuna bizi bizia da eta lotsa gutxirekin esana.

Gero esaten digu nola jendea kuadrillatan partitu zen, eunka ta berrogeitamarka, eta belar berdearen gaiñean eseri zirela.

Eta azkenik, denak apaldu zutenean, ogi zatiekin zenbat otarre bete ziren, eta an bildutako jende guztiaren kopurua ematen zaigu.

Jesus itxasgaiñean ibilki

Mirakuilu au ere, Markosek dakarren bezala, zertzelada konkretuz bete betea dator.

Jesusek ikusleak beartu egiten ditu, au da, txalupara igo arazi eta beste aldera joateko agintzen die, bera lurrean gelditzen delarik.

Agindu onen arrazoia Joanek bakarrik salatzen digu: Jesusek igarri egin zuen bera erregetzat ailtxa naiezko asmotan zebiltzala, eta asmo oiek galerazteko, jendea sakabanatu eta apostoluak itxasoz beste aldera bialdu zituen.

Bakarrik gelditu zenean, mendira otoitz egitera joan zan.

Bitartean, apostoluak an zebiltzan, itxas-erdian, aizearekin burrukan.

Eta orra nun agertzen zaien Jesus ugiñen gaiñean ibilki, eta berai aurrea artzeko itxuran.

Apostoluek, itxasgaiñean ibiltzen ikusi zutenean, iratxoren bat zelakoan, deadar egin zuten (Ikus Mk 6 47ss).